viernes, 6 de febrero de 2009

PROIEKTUAREN IDEIA DEFINITIBOA


Zuek sortutako enpresak ez dira errealak baina proiektuak edo produktua bai izango direla errealak. Automatizazio arloko enpresa bat zarete eta negutegi automatikoa eraikiko duzue.
Kontrolatzera zoaztena da:
a) negutegiko estalkiaren irekiera, argitasunaren arabera
b) negutegiko beroketa haizegailuak martxan ipiniz, tenperaturaren arabera.

Kontrola bi modutan egin behar duzue:
1. Kontrol elektronikoa
2. Ordenagailuzko kontrola (picaxe)

JARDUERA (egin beharrekoa)
Hasiera batean negutegia diseinatu beharko duzue. Kontuan eduki behar da estalkia mugikorra izan behar dela, horretarako transmisio sistema egokia aukeratu behar duzue, eta negutegi barruan haizegailua eta dagokion plaka elektronikoa sartu behar direla
Negutegiaren neurri maximoak dira:
300*200 mm2 (azalera)
200 mm (altuera)

lunes, 2 de febrero de 2009

SARRERA

INDUSTRIAN MURGILDURIK

Industri munduan enpresa batek, demagun A, produktu berri bat ateratzean pentsatzen duenean, hasierako prototipoa beste enpresa bati, demagun B, enkargatzen dio. Behin prototipoa eskuetan duenean, A enpresak, bere makinaria eta sistema egokitzen du produktu berri hori ateratzeko.

A enpresak B enpresari azaltzen dio zer nahi duen zehazki baina askotan aldaketak egon behar izaten dira fisikoki produktua merkatura ateratzeko posible izan dadin.
Guk lan egiteko era hau gelara eramatera goaz. Gure bi enpresa gelako bi talde izango dira, baina fisikoki distantzia batera, herri desberdinetan egongo dira, ikastetxe desberdinetan. Hasierako enpresak (taldeak) sortu dituzue, baina izenak aldatu beharko dituzue, ez zarete A eta B izango baizik eta “***-A” (Arrasate) eta “***-E”(Eibar).

Behin izena adostutakoan zuen aurkezpena egi behar duzue.

JARDUERA (egin beharrekoa)

Talde biak sarearen bidez (korreo elektronikoa, bideo konferentzia,..) harremanetan jarri, izen bat adostu eta blog honetan zuen aurkezpena egin.

Taldeak dira:
1 Arrasate: Iñigo Aranburu, Ion Ander Fernandez, Euken Ugarte
1 Eibar: Jon Sarasua, Markel Ibarra, Jon Mikel Lejardi
2 Arrasate: Iker Ruiz de Azua,Miguel Sanchez, Christian Serrano
2 Eibar : Aitor Arakistain, Asier Belategi, Jon Torre
3 Arrasate : Ibai Hernandez, Mikel Serrato, Iñigo Uribarren,Fran Pedrosa
3 Eibar : Jon Ander Larreategi, Gorka Soraluze
4 Arrasate : Kepa Bruña,Xabier Arrizabalaga,Ander Lopez,Asier Rioja
4 Eibar : Lidia Fernandez,Leire Ribaguda,Lera Rodriguez

Lau talde daudenez 4 aurkezpen egin behar duzue. Aurkezpenak egiteko “comentarios”-etan klik egin eta nortzuk zareten, zergatik aukeratu duzue izen hori, ...ea. azaldu.

ONGI ETORRIAK

Ongi etorriak teknologia lankidetzan gunera. Gune hau Arrasate, Bergara eta Eibarko Mogel-Isasi ikastetxeetako ikasleei zuzendua dago. Proiektu hau elkarrekin egiteko argibideak eman eta jarduera asko gune honetan egingo dira.